Ingurua
Mugaren bi aldeetara dauden lau udalerrik osatzen dute Xareta lurraldea: Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan, eta Sara eta Ainhoa Akitanian.
Akelarreen lurraldea da Xareta. Legendek Zugarramurdiko leizeetan kokatzen dituzte festa horiek, baita Urdazubiko zelaietan edo Larrun mendiaren magalean ere.
Zer egin
- Urdazubiko lezeak
- Zugarramurdiko lezeak
- Sarako lezeak
- Bertizko Parke Naturala (Oieregi)
- Senpereko lakua (Saint Pée sur Nivelle)
- Larrungo kremailera trena (Sara)
- R. I. Irubelakaskoa
- Itxusiko harriak
- San Juan Xarreko erreserba naturala
- Leurtzako urtegia (Urroz)
- Bidasoako bide berdea
- Xorringo ur saltoa (Erratzu)
- Infernuko errota (Orabidea)
- Baztango behatokia (Ziga)
- Done Jakue bidea
- Mendi itzuliak
- Bidasoako BTT bide berdea
- Baztan Abentura Park (Tirolina, penduling…)
- Mendi itzuliak (Ordoki Zalditegia, Arizkun)
- Hegazti behaketa
- Golf Lizaso (Ultzama)
- Onddoaren ibilbidea (Elgorriaga)
- Urdazubiko errota
- Urdazubiko monastegia
- Sorginen museoa (Zugarramurdi)
- Baztan museoa (Elizondo)
- Santxotena parke-museoa (Arizkun)
- Zubietako errota
- Salbatore, Urdazubiko bestak (maiatza)
- Pilotaren festibala, Urdazubi (uztaila bukaeran)
- Burdinaren eguna, Urdazubi (abuztua)
- Errotaren eguna (iraila)
- Ikaburua lezearen eguna, Urdazubi (uztaila)
- Baztandarren Biltzarra (uztaila bukaeran, Elizondo)
- Zubieta eta Iturengo iñauteak
- Arizkungo iñauteak
- Urriko feriak (Elizondo)
- Udaberriko feria (Elizondo)
- Biarritz – 31 Km
- Donibane Loitzune – 25 Km
- Baiona – 37 Km
- Donostia – 58 Km
- Iruña – 70 Km
Inguruko argazkiak
Urdazubi, gure herria
Urdazubi hitz hauetatik dator: Ura eta zubia. Ingurune paregabean, Nafarroako Erresumaren sarreran, kokatua, inguruko baso eta mendien, bertako toki eta jendeen konbinazio bereziaren, eta historia, natura, tradizioa, gastronomia eta kirola batzen dituen tokiaren osagarri bikaina da Urdazubi.
Frantziarekiko mugan dago, Dantxarineako muga-igarobidean. Baztanetik Otsondoko mendateak bereizten du. Erdi Aroko harrizko zenbait zubik herria zeharkatzen duen Ugarana ibaia igarotzeko aukera ematen dute. Hain zuzen ere, ibai horren sakonunean dago Urdazubi.
Urdazubin, halaber, Pedro Agerre «Axular» idazlearen jaiotetxea dago. Euskarazko idazle nagusietako hark, XVII. mendean bizi izan zenak, «Gero» ospetsua idatzi zuen, euskarazko literaturaren obra handia idatzi ere.
Bertakoak herrigunean eta baserriz osatutako bost auzotan bizi dira: Alkerdi, Landibar, Leorlaz, Telleria eta Dantxarinea merkataritza-eremu ospetsua.