mejor_precio_garantizado

Prezio ezin hobea bermatzen dizugu!

Erreserbatu zuzenean gure webgunean eta lortu preziorik onena

index_hotel

HOTELA

XVIII. mendeko dorretxe zaharberritua da, antzinako zurak eta burdinolak mantendu ditueneak.

index_habitacion

LOGELAK

9 logela eta suite berezi bat, denak komuna, tv, kalefakzio, telefono, musika eta wifirekin.

index_servicios

ZERBITZUAK

Behatokia tximinia eta liburutegiarekin. Etxean prestatutako gosari goxoak.

Ongi etorri

Nortzu gara

Irigoieneak herri ingurunerat itzultzeko aukera emaiten dautzu, bete-beteko sentipenak jasotzekoz aukera. Bizitzari buruzko ikuspegi berri baterat, naturan, giza-kalitate lanho eta sentituagoarekin egin dezakezu topo.

Naturazko giroaren iraunketa eta errespetuaz aspaldidanik arduraturik, kalitatezko ekinbide turistikoaren alde lan egin dugu, masifikazioa baztertuz, geure ingurunearen garapen orekatuz kezkaturik.

Ongi etorriak Irigoienera, ongi etorriak zuenera.

MICHEL & KASIA

Irigoieneak eskaintzen dizu....

Lorategia eta terraza

Lorategi zabala eta zaindua. Terraza mobleztatua bista ederrekin.

Wifia dohain

Wifia dohainik hoteleko gela guztietan. Konektatuak gaude eta!

Bizikletaren lagun

“Bikerfriendly” hotela gara. Garajea, tailerra eta garbiketa.

Proposamenak

Proposamen turistiko eta kulturalak, aholkuak emanen dizkizugu!

Eraikina

  • Irigoienea hotela Nafarroako Urdazubiko herrian kokatua dago, Iribereko auzoan.
  • XVIII. mendeko dorretxe zaharra da hotela eta orai gutti guztiz zaharberritua izan arren, antzinako zurezko forja mantendu nahi izan da.
  • Historiaz betetako etxe hau denboretan jauregi, aduana, eta kuartela izan da. Napoleoneko tropak alderdi honetatik pasatu zireneko garaian ere sute garrantzitsu bat jasan izan zuen Irigoieneak.
  • Lorategi zabala eta zaindua errekaren ondoan.
  • Hotelako larrainean eguzkiko erloju original batek emanen dizu ongi etorria.