Natur Ondarea - Bertizko Jaurerria
 
Bertiz Jaurerria

           Bertizko jaurerriak hartzen zuen eremua da, herentziaz Nafarroako Gobernuaren esku gelditu dena- 2.000 ha inguruko mendialdea da, pago eta haritzez osatua batik bat. 12 km-ko bide bat egin daiteke Aizkolegiko jauregiraino.


           Baina alde ikusgarriena jauregiaren eta Tenientetxearen ingurua da. Azken horretan 120tik gora zuhaitz eta zuhaiska espezie daude, Pedro Zigak propio ekarriak munduan barna egindako bidaietatik. Parke horren interes botanikoaz gain eraikinak ikastaro, bilkura, erakusketa eta abarretarako erabiltzen dira eta Tenientetxean bada Naturaren Interpretazio Zentro bat.

 




© Atxatxuri