San Juan Xar erreserba naturala Igantzi eta Arantza artean dugu. Lizar, ezki, aritz eta urritzak dira mota ugarienak. S. Juan Bautista Kapera dago erreserban, barruan S. Juan Xar-en iduria, eskualdean agitz maitatua. Hortik isuri egiten den ura sendagai dela uste du herri-sinesmenak.
Baina, batez ere erreserba honetan karpeak (carpinus betelus) du babesa; Bertan du zuhaitz honek hegoaldeko muga, era naturalean hazitzeko leku bakarra izanik peninsula osoan. |