|
Irigoienea hotela Nafarroako Urdazubiko herrian kokatua dago, sarreran dagoen Iribereko auzoan.
XVIII. mendeko dorretxe zaharra da hotela eta orai gutti guztiz zaharberritua izan arren, antzinako zurezko forja mantendu nahi izan da.
Irigoien sendia bizi izandu da denbora gehienez eraikin honetan; Donejakueren ordenako zaldun izandako Juan de Irigoien ospetsua erraterako.
Historiaz betetako etxe hau denboretan jauregi, aduana, eta kuartela izan da.
Napoleoneko tropak alderdi honetatik pasatu zireneko garaian ere sute garrantzitsu bat jasan izan zuen Irigoieneak. |