Bertizko jaurerriak hartzen zuen eremua, herentziaz Nafarroako Gobernuaren esku gelditu dena da - 2.000 ha inguruko mendialdea, pago eta haritzez osatua batik bat-. 12 km-ko bide bat egin daiteke Aizkolegiko jauregiraino.
Baina alde ikusgarriena jauregiaren eta Tenientetxearen ingurua da. Azken horretan 120tik gora zuhaitz eta zuhaiska espezie daude, Pedro Zigak propio ekarriak munduan barna egindako bidaietatik. Parke horren interes botanikoaz gain, eraikinak ikastaro, bilkura, erakusketa eta abarretarako erabiltzen dira eta Tenientetxean Naturaren Interpretazio Zentro bat ere bada. |